
Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da.
Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.
Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.
Haurtzaroa, bizitzako aldi erabakigarria da, etapa honetan zehar bizitako esperientziek behin behineko aztarna uzten dute. Gainera bizipen hauen bitartez, pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balore finkatzen dira. Umeek jolasen bitartez ezagutu eta besteekin erlazionatzen ikasten dute.
Horregatik, oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa, hauen bitartez, inguruarekin interakzioa izatea lortzen dutelako.
Jolasek funtzio hezitzailea dute eta arrazoi horregatik ezin daitezke elementu neutraltzat hartu. Ez daude neskentzako edo mutilentzako diren jolasik.
Jolasek ez dute sexurik. Pertsonak sexuka bereiztea erabaki kulturala da. Jolas sexistak egungo jendartearen isla dira, hain zuzen ere, gizonezkoak-maskulino eta emakumezkoak-femenino bezala antolatzen duen jendartearen ispilu.