Oporrak amaitu zaizkigu eta horrekin batera ikasturte berria iritsi zaiGu. Topalekuak ateak irekiko ditu eta ateak irekitzearekin batera zuen proposamen eta iritziak jaso nahi ditugu. Ikasturteko lehen hilabete honetan zuek ezagutu nahi zaituztegu, zuek gu ezagutzea nahi dugu.
Topalekuaren funtzionamendua ezagutzeko eta zuen interesen araberako zerbitzu bat lortzeko aukera bikaina duzue hau. Etorri topalekura, azaldu zuen kezka, beharrak, nahiak,… eta guztion artean zuentzako txoko bat sortuko dugu.
Nerabe baten guraso izanik ere etor zaitezke zure seme edo alabaren txokoa ezagutzera. Zure nahiak eta beharrak ere ezagutu nahi ditugu.
ZER EGIN BEHAR DA ARTXAMENDI TOPALEKURA JOATEKO?
BETEBEHARRAK:
- Doaneko zerbitzua da
- Etorle fitxa bat bete beharko duzu ikasturte hasieran kontakturako eta segurtasuneko ( alergiak,…) datuekin.
- Zerbitzuko arautegia errespetatu beharko dira.
ORDUTEGIA:
Zerbitzua irekita dagoen ordutegiaren barruan nahi duten guztietan sartu eta irteteko aukera izango duzue
-Asteazken, ostegun eta ostiraletan 16:30-19:30
-Larunbatak: 16:00-19:00
ANIMATU ETA ETORRI ARTXAMENDIRA!!!