ENEA-ZUREA proiektua, Azkoitiko Ludotekan garatu izaten dena, Gaztematika komunitatean aukeratua izan da PRAKTIKA ONA gisa. Eskerrik asko parte hartu dezuten haur eta familia guztiei.
Ikasturtean zehar, ostiral eta larunbatetan begirale ikastaroa egiteko aukera zabalduta dago, Iraurgi ikastetxeak Azpeitin antolatu duen ikastaroan. Gaur ostirala, urriak 6, izena emateko azken eguna izango da. Informazioa lortzeko deitu 944245842 edo 688717486 telefono zenbakietara.
Larunbat honetan, urriaren 7an, 22:00etan, Mikel Gurrearen “Soka” antzezlana taularatuko da Baztartxo Antzokian.
Berriz, Matadeixen, JACO, ZOZOBRA ETA FUTURO DE HIERRO taldeen kontzertuak, 22:30ean hasita.
Udazkeneko Behebarruko Jardunek jada egitaraua lotuta dute irailaren 27tik Azaroaren 3a bitartean.