AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

GIZ-ko albisteak

Ostirala, 26 Uztaila 2019 13:53

Gazteria Zerbitzuak berriro martxan

Oporrak direla eta, Gazteria Zerbitzuak ITXITA daude. Berriro martxan irailan izango dira; Ludotekaren harpidetza; irailaren 9tik aurrera. Ludoteka martxan; irailaren 16ean 17:00etatik 19:00etara. Topaleku eta Gazte Zerbitzuaren hasera; irailaren 10ean. ONDO ONDO PASA UDARA.  
Osteguna, 11 Apirila 2019 16:34

Ordutegia aldaketak gazteria zerbitzuetan

Apirilaren 8tik aurrera, Artxamendi Topalekuak egun bat gehiago irekita izango da, astearteetan eta ludoteka berriz ostiraletan 20:00ak arte irekiko da, haur, nerabe eta familiei zerbitzua zabalago eskaintzeko helburua izanda. Zerbitzuen ordutegia berriak honekoak izango dira;
Asteazkena, 14 Azaroa 2018 13:26

Gabon parkea begirale lan poltsa

Azkoitiko Udal Gazteria arlotik antolatzen den Gabon parkean begirale gisa lan egiteko LAN POLTSA martxan dago. Bertan izen emateko epea; azaroaren 14tik 27ra Gazte Zerbitzu Bulegoan.
Osteguna, 18 Urria 2018 16:38

Euskaraldiari buruzko hitzaldia

KIKE AMONARRIZ Euskaraldiari buruzko hitzaldia urriaren 24ean, 19:00etan, Elkargunean, Maxixatzen Elkarteak antolatua.
Kirolgi Fundazioak, Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearekin lankidetzan, argazki-lehiaketaren edizio berria antolatu du. 2 gai orokor izango ditu; Gai orokorra: Gipuzkoako kirola, bere arlo desberdinetan eta Gai espezifikoa: Emakumezko kirola. Gainera, bi atal izango ditu lehiaketak: Kolore bakarreko papera. eta koloretako papera. 18 urte gorakoak aurkezteko aukera izango dute eta urriaren 31a baino lehen.  ikus oinarriak.
Asteartea, 09 Urria 2018 17:04

Zientzia Azokan izen emate epea irekia da

Zientzia Azokan izen ematea irekia dago, 12-18 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzenduta. Izen ematea Zientzia Azoka web orrian eman beharko da. Azokaren Azoka festa Bilbon izango da maitzaren 11ean.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

GAZTE TOUR 2023

gaztetpur2023

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra