AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

GIZ-ko albisteak

Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa ikastetxeekin elkarlanean ari da, ahalik eta prezio baxuenean, hainbat etxetan konexioa izan dezaten. Etxean beharra duten gurasoei eta konexiorik gabe dagoen norbait ezagutzen dutenei eskatu diete dagokien ikastetxean ohartarazteko. Ikastetxeei berriz, eskaerak egiteko edo informazioa jasotzeko ondoko helbidera idazteko eskatu die: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Iturria (Argia 2020/03/24)
Asteartea, 24 Martxoa 2020 22:54

Itxialdian Egunean Behin

Itxialdi honetan Artxamenditik egunero arratsaldean, Egunean Behin lekiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Animutu parte hartzera.
Asteartea, 24 Martxoa 2020 09:49

Ta orain nola antolatzen gara?

Itxialdi honetan Gazteriako DENOK jotake ari gara HERRIKO HAUR, NERABE ETA FAMILIEI ekintza ezberdinak eskaintzeko. Saiatzen ari gara eta ia asmatzen dugun. ANIMOAK DENOI!!! Ta kontaktuan jarraitzen dugu.
Astelehena, 16 Martxoa 2020 12:30

Foru Aldundiko Udalekuen kanpaina

Azkoittin telematikoki eta telefonoz , 943026027 edo 652720752 izena emateko zerbitzua eskainiko da, egunero goizeko 9:30etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Azkeneko berrien arabera IZEN EMATEA luzatu egin da APIRILAREN 17a arte. Aldaketa honek eraginda zozketa apirilaren 23era atzeratu da eta ondorengo behin betiko izen emate eta ordainketa apirilaren 30ean egin beharko da.
Astelehena, 16 Martxoa 2020 12:25

Pazko Asteko ekintzak bertan behera

Pazko astean ohikoak diren HAUR ASTEA eta UDABERRIKO EKINTZAK programak bertan behera gelditu dira, alerta egoeraren azken berriak direla eta. Ondorioz ez da izen ematerik gauzatuko. Ordurako alerta neurriak jasotzen badira, zerbitzuen martxa berantolatuko da ekintza alternatiboz beteta.  
Ostirala, 13 Martxoa 2020 18:56

Coronavirusa dela eta, gazterian

Coronavirus-COVID19 dela eta, gazteria zerbitzuetan ARRETA ZUZENA martxoaren 30a arte telematikoki eta telefonoz eskainiko dugu, goizeko 9:00etatik 13:00etara Telefonoak; 943.02.60.27. eta 652.720.752.  

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

GAZTE TOUR 2023

gaztetpur2023

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra