AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

GIZ-ko albisteak

Ostirala, 03 Apirila 2020 16:30

Udalekuetako lan eskaintzak 2020

Aurtengo udan BEGIRALE  eta KOORDINATZAILE lanetan jarduteko lan eskaintza ezberdinak hemen ditugu ikusgai.
Ostirala, 03 Apirila 2020 16:25

KZ guneko zerbitzua egokitua

Krisialdi honetan izan daitezkeen zalantza teknologiko eta tramite ezberdinak egiteko laguntza emateko KZ guneak zerbitzu telefonikoa eta maila bidez emateko egokitu dute zerbitzua, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Urrutiko laguntza honen eskaintzan, arlo ezberdineko zalantzak agertu daitezke eta kanal ezberdinak aurkitu daitezke. HEMEN GUZTIAK.
Ostirala, 03 Apirila 2020 16:03

Gizarte Hezitzaile lan eskaintza

EDE fundazioan gizarte hezitzaileak behar dituzte, genero indarkeria biktimak diren emakumeekin lan egiteko krisialdi garai honetan. Lanpostuaren funtzioak eta baldintzen oinarriak hemen ikusgai. Interesatuak zuzendu CVea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. mail helbidera.
Ostirala, 03 Apirila 2020 15:43

Apirila gazterian

Gazterian jada prest dugu Apirileko ekintzak, telelanean ere eskaintza antolatuta dugu. Ludotekako apirileko egitaraua; HH4-HH5 ekintzak eta LH1-LH3 ekintzak. Topalekuko apirileko egitaraua.
Ostirala, 27 Martxoa 2020 17:48

Egoera honi nola aurre egin diezaiokegu?

Gaur eguneko egoerari aurre egiteko KOMUNITATEAK hartzen du benetako indarra.  PEPA HORNO adituak zenbait klabe ematen dizkigu. IKUSI BIDEOTXOA  
Osteguna, 26 Martxoa 2020 15:21

Bitartean, etxetik ikasten.

Eusko Jaurlaritzak eta EITBek irakaskuntza indartzeko hezkuntza saio bat jarriko dute abian , bereziki etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleentzat. Saioa lehen hezkuntzako 1 eta 4. mailako ikasleei zuzendua izango da, batik bat. Datorren astelehenean (martxoaren 30) hasiko da eskaintzen ETB3en eta eitb.eus, goizeko 9:00etatik 12:00etara.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

GAZTE TOUR 2023

gaztetpur2023

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra