AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

GIZ-ko albisteak

Astelehena, 18 Maiatza 2020 15:38

Udazblai izen ematea etenda

Udazblai programaren izen ematea momentuz, ETEN egin dugu, aste honetan informazio argia izango dugun esperoan. Ekintzak antolatzeko modua baldin badugu, martxan jarriko ditugu izen ematea orriak.
Elkargune harrrera bulegoa eta Udal harrera bulegoa, gaurtik, maiatzak 18etik aurrera irekita izango dira. Elkarguneko harreraren ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:30etara. Aldiz Udalako Harrera Bulegoa goizeko 07:30etatik 15:30eak arte izango da irekita.  Bi kasuetan prebentzio neurriak hartuko dira eta jarraitzea gomendatuko da; Elkargunen gogorazten da tramiteak online egin daitezkeela,eta arretan bai telefonoz eta telematikoki ere ematen joango dela.  Udal Harrera kasuan, jende pilaketarik ez dadin eman, bertaratzeko, aurrez ordua hartu beharko da 943 08 00 80 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. era idatziz.
Astelehena, 11 Maiatza 2020 13:57

Udazblai 2020

UDAZBLAI programa martxan dugu Gazteria Zerbitzuetan, udako programa guztien informazioa zabalduz. Praka Motxakin, Artx@bentura, Uztaila jolaean eta Robotika uztailean. Lau programa haur eta nerabeei zuzenduak. Izen emateak maiatzaren 18ean hasiko dira eta maiatzaren 31a arte irekita izango dira eta online edo telefonoz gauzatuko dira.
Asteazkena, 06 Maiatza 2020 10:52

Hitzaldiak zuzenean KZgunean

KZguneak hitzaldiak zuzenean emango dittuzte maiatzean zehar; rruneko hitzaldien plangintza honako hau da:  Maiatzak 5, 11:00-13:00: Murgildu zaitez errealitate birtual eta areagotuan / Gaztelaniaz Maiatzak 7, 18:00-20:00: Erosi etxetik irten gabe / Gaztelaniaz
Astelehena, 04 Maiatza 2020 15:34

Bertsozale udalekuak bertan behera

Bertsozale udalekuak, aurtengo COVID-19 alerta egoera dela eta, begiraleen prestaketa ezin dutenez ziurtatu maiatzean zehar, udalekuak bertan behera ustea erabaki dute osasunari lehentasuna emanez.  
Astelehena, 04 Maiatza 2020 15:09

Zeuk esan zerbitzua Konfinamenduan

Haur eta nerabeei laguntzeko zerbitzua dezu ZEUK ESAN zerbitzua. Arazorik badezu deittu dezakezu, doan da, eta bertan arreta izango dezu psikologo eta gizarte hezitzaileen eskutik. Telefono zenbakia 116111 duzu. 

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

GAZTE TOUR 2023

gaztetpur2023

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra