
Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.
Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.
Teknologia berriak, Internet eta sare sozialak ezinbesteko bihurtu zaizkigu gizartean. Gaur egungo haurrak teknologia berriez inguratuta jaiotzen eta hazten dira. Hala, natibo digital ere deitzen diete belaunaldi berriei. Izan ere, zer etxetan ez dago ordenagailu bat, smartphone bat, tablet bat edo bideokontsola bat? Interneten sartzeko erraztasunak, bai gailu informatikoetatik, bai telefonia mugikorraren bitartez, ezinbesteko bilakatzen du tresna hori. Teknologia berriek baldintzatu egiten dute gure seme-alabek beren inguruneaz duten pertzepzioa zein beren kideekin erlazionatzeko modua.
Internetek, sare sozialek eta teknologia berriek hamaika aukera ematen dizkiote familia osoari gauza berriak deskubritzeko, baina, horretaz gain, arriskuen iturri ere badira, batez ere etxeko txikienentzat. Hori dela eta, gurasoek tresna horiek erabiltzen jakiteko eta ezagutzeko ahalegina egin behar dugu. Hala, lortuko dugu gure seme-alabak hezterakoan zentzu etiko eta morala eskuratzen dutela bermatzea, gero tresna horiek modu seguru eta arduratsuan erabil ditzaten. Gaur egun inguratzen gaituen gizarte honetan, ezinbestekoa da gure semealabek erabiltzen dituzten aplikazio eta sare sozialak ezagutzea. Hauek aukera anitz eskaintzen dizkigute, horregatik erabilpen egokia sustatu behar da. Izan ere, pantailaren atzean zer dagoen ezin dugunez jakin sare sozialen arriskuak eta nola aurre egin jakitea oso garrantzitsua da. Nola bermatu gure seme-alabei behar adinako segurtasunarekin eta askatasunarekin lagunduko diegula esploratzeko eta esperientzia horietatik ikasteko?
Ideia batzuk argitu diezazkiekezue tresna digital horien eta tresnok erabiltzeko moduaren atzean diren arriskuei buruz. Zuen seme- alabek esperientzia positiboak bizitzeko duten irizpidean eta gaitasunean konfiantza izan ahalko duzue eta horiek partekatu. Nolanahi ere, zuen seme-alabekin behar adinako konfiantza eta hurbiltasuna izanda, hurbil zaudetela sentituko dute, eta haiek entzuteko prest, arazorik badute edo espazio horietan mehatxatuta sentitzen badira.
Azkoitiko nerabe eta gazte gehienek euskal kulturaren eta lurraldearen ikuspegi baikorra dute. Horregatik indartzen dugu gazteek euskal kulturaren ezagupen bat eta praktika bat izatea. Asmo horrekin, erromeri bat antolatu dugu Artxamendin. Helburu hori lortzeko honakoak landuz kulturaz blai egingo dugu:
üGure jatorriek ezagutzera eman nahi dugu: Euskal kulturaren jatorria, ohitura, izakera....zabalduz
üArdurak Lantzeko aukerak sortuz: Gazteen parte hartze aktiboa lantzea bultzatzen degu erromeria antolatzeko garaian.
üTalde Lanaren indarra: nerabeen arteko talde lana eta koordinazioa indartuz.
üElkarrekin ondo pasatzeko aukera sortuz: Euskal jaia ardatz hartuta eta honen inguruan egiten diren ekintzetan gazteak ondo pasatzea.
20:30-23:00
Autismo hitza entzun arren, askotan guretzat urruti dagoen kontzeptu bat bezala ikusten dugu eta ezezaguna gainera eta ez gara konturatzen, ikasgelan gero eta kasu gehiago ditugula.
Horregatik, garrantzitsua da horien berri izatea eta guraso zein haurrak horren inguruan informatuta egotea eta kontzientziatzea.
Autismoa garuneko garapenean ematen den eta bizitza guztian irauten duen trastorno orokortua da. Haur hauek, hotz, ausente, eta lotura emozionalak sortzeko arazoak izaten dituzte.
Ondorengoak dira besteak beste haur autista baten ezaugarriak:
- Begirada galdua
- Inguruekiko harreman falta
- Objektuekin orduak eta orduak egon daitezke
- Beren burua onartzea kostatzen zaie
- Jarrera erasokorrak azaltzen dituzte beraien buruarekiko
- Ekintzak behin eta berriz errepikatzeko ohitura dute
- Mugimendu erritmikoak egitea gustuko dute
- Ohitura berdinak jarraitzen dituzte
Solidaritatea
Gurasoek haurrekin solasean jarduteko gai ederra da solidaritatea. Eta ederra bakarrik ez, ezinbestekoa. Bizi garen mundu honetan ez gara guztiok maila berean aurkitzen eta tamalez, asko dira laguntza behar dutenak.
Hamar dira haurren eskubideak, irudian ikus ditzazkezuen moduan. Eta haur guztiak dituzte, edozein arraza, sexu zein erlijio dutela. Teoria polita da baina praktikan haur asko eta asko daude ezer gabe eta egoera txarretan. Horregatik, zer hobeago haurrekin jarri eta horretaz hitz egitea baino eta errealitatea erakustea, guregatik haratago ere batzuk badaudelako eta zu behar zaituztelako.
Gai honen inguruan, auzolana aipatzea gustatuko litzaiguke. Auzolana ekintza egokia izan baitaiteke hau aurrera eramateko eta elkarlanean behar dutenei bultzadatxo eta laguntza emateko. Auzolanaren bitartez, harremanak landu daitezke eta seme-alabek gainontzeko haurrekin interakzioan lan polita egin daiteke solidaritatearen inguruan. Besteak beste, haurrekin egindako materialak salduta xoxak ateraz, guztion artean etxean egindako gozoak salduz, gabon eskean ateraz kantari tradizioei eutsiz… Gurasoek haurrekin burutzeko ekintza ezinhobea da auzolana, solidaritatea aintzat hartuz.
Enea Zurea proiektu solidario bat da non funts nagusiena behar dutenei lagunduz, haurrak horretaz kontzientziatzea da. Bada urte batzuk proiektu hau esku artean dugula, aurreko ikasturtean Nepaleko TDHF elkartearekin aritu ginen elkarlanean beraiei lagunduz.
Honi helduz eta gure herrian Marea Urdina egitasmoa dela eta, egokia iruditu zaigu gure proiektua horrekin elkartu eta autismoa landuz, beraiei esku bat botatzea.
Abarketatxo ludotekatik urteetan pasa dira autismoa duten haur desberdinak eta gaur egun ere baditugu. Horregatik, gainontzeko haurrei horien berri eman eta ezagutaraztea izango da gure helburu nagusia.
Horrela, honen inguruan arituko gara ikasturte bukaera arte. Besteak beste, ekintza hauek burutuz:
- Haurrekin autismoa landu, bideoak ikusiz , panelak eginez, elkarrizketen txokoan...
- Marea Urdinari eutsiz, olatua aintzat hartuta, “llavero”, txapa zein lepokoak egin, eskulanak eginez.