
Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.
Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.
Iritsi zaigu udaberria azkenean, mendiak berde ederrez margotuta ikusten dira eta loreak ere hasi dira beraien pintzelkadak ematen. Abarketatxo Ludotekan ere, udaberriari ongi etorria egin diogu aurtengoan eta urtaro zoragarri honen hasiera aprobetxatuz gure baratza martxan jarri dugu.

Haurren eta animalien arteko harremana berezia da. Lotura berezia naturalki ematen da eta umeak animaliak errespetuz ezagutzeko aukera izateak onura anitzak izan ditzake. Duela sei urte kide berri bat batu zen gure Ludotekara, Rupert.
Rupert dordoka 2014an etorri zen Ludotekara eta ordu ezkero haurrei alaitasuna emateaz gain hainbat ezagutza barneratzeko ere balio izan du. Txikitan asko dira etxea maskota bat izateko eskatzen duten haurrak, maskota bat etxean izateak ekar lezakeen lana edo inplikazioa kontuan izan gabe. Gaur egun, Abarketatxo Ludotekan, hezitzaileak ez ezik haurrak ere badira Rupert dordoka zaintzearen erantzule. Haurrek janaria ematen diote, berarekin jolasten dute, ura aldatzen diote… eta etxea zikina duenean, garbitu ere egiten diote.

“Nik ez dut nahi jolastu” esan zuen batek. “Ba jolastu beharko duzu!” esan zion besteak. “Ezin nauzu derrigortu”, erantzun honek.
Arrazoia zuen gazteak; ezin zuen derrigortu. Askotan entzun izan dugu gainera esaldi edo baieztapen hau: “Derrigorrezkoa hiltzea bakarrik da”. Ba ez itxura! Derrigorrezkoa etxean egotea ere bihurtu da. Orain jolastu nahi duenak etxean jolastu beharko du. Eta bakarrik. Beno ez, bakarrik ez. Mugikorra, Play-a edo ordenagailua baduzu ez omen dago zertan bakarrik jolastu. Neure begiokin ikusi ditut gazteak mugikorreko aplikazioen bidez partxisean jolasten. Edo egun, hain ahalguztiduna den “Fornite” jokoaren bidez ezkutaketan ibiltzen.
Futbolari sutsuak direnak ere futbolean dabiltza jo eta su; Play-ko Fifan.
Orain derrigorra da etxean egotea bai; eta hori ulertzen ez duena etxean egotera derrigortu behar da. Baina hau amaitzen denean, eta laster amaituko da, ea gazteak kalera ateratzeko derrigortu beharrik ez dugun izaten; ze derrigorra hiltzea bakarrik da …
