AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

Gazteria

Gazteria

Ostirala, 06 Azaroa 2020 16:59

Zientzia tailerrak Aizkibel liburutegian

Zientzia tailerrak Aizkibel liburutegian
Bi tailer zientifiko ezberdin izango dira aukeran, Aizkibel liburutegian, ta egun bakoitzean bi txanda izango dira 17:30ean eta 19:00etan. PH FACTOR tailerra; Partaideek sustantzia azido eta basikoen kimikari buruzko saiakuntzak egingo dituzte. Azaroaren 12ean izango da eta LH3-LH6 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da.  ENERGIA BERRIZTAGARRIAK; energia mundua mugitzen duen motorra da. jasangarritasunaren giltzarik batzuk energiaren erabilera eta sorrera eraginkorrak dira. Azaroaren 13ean izango da eta LH3-LH6 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da. Izen ematea; Aizkibel Liburutegian, azaroaren 6a arte.  

kaixo
Ostirala, 06 Azaroa 2020 12:20

XIX. Gazte Astearen Kartel Lehiaketa

XIX. Gazte Astearen Kartel Lehiaketa
XIXeko Gazte Astea martxan dugun moduan, KARTEL LEHIAKETA abian jarri dugu. Oinarriak zehaztu ditugu eta entregatzeko epea azaroaren 27ean izango da. Animatu parte hartzera!!!!

kaixo
Osteguna, 05 Azaroa 2020 17:15

KARABI KARABA ipuin kontaketa

KARABI KARABA ipuin kontaketa
"KARABI KARABA" ipuin kontaketa, Ines Bengoan eskutik, azaroaren 14ean, 11:30ean, liburutegian. Ikuskizuna HH5-LH3 bitarteko haurrei zuzendua dago. Plaza mugatuak dira. Izen ematea; liburutegi bertan izango da edo 943.85.08.98 telefono zenbakira deituta.

kaixo
Musuko magikoak ludotekan bazkidetzarekin batera
Ludotekako bazkidetza gauzatzen dezunean "MUSUKO MAGIKOAZ" irtengo zara, oparituko dizugu.  Eta hau egiteko aukera izan dugu, gure lagun MAREA URDINEKOEKIN batera. MUSUKO MAGIKOAZ SUPER BOTEREAK izango dituzu; - Denak berdin eta aldi berean desberdin ikusteko SUPERBOTEREA. - Behar duenari laguntzeko SUPERBOTEREA - Inor ez baztertu edo atzean uzteko SUPERBOTEREA. - Bakarrik dagoenarengana gerturatzeko SUPERBOTEREA. - Denak errespetuz tratatzeko SUPERBOTEREA. "MUSUKOAREKIN ETA JOLASTUZ, ZATOZ MUNDUA DESKUBRITZERA" .

kaixo
Astelehena, 14 Iraila 2020 15:45

Ludotekan izen ematea

Ludotekan izen ematea
Gaur, irailaren 14ean hasita eta plazak bete arte, ludotekan izena emateko aukera izango da 17:00etatik 19:00etara.

kaixo
Astelehena, 07 Iraila 2020 08:37

Gazteria Zerbitzuen irekiera

Gazteria Zerbitzuen irekiera
Dagoenekoz martxan gabiltza ikasturte berriaren prestaketan herriko haur, nerabe eta gazteei zerbitzua emateko. Honela, gazte zerbitzua, irailaren 21ean irekiko da eta topalekua eta ludoteka, urriaren 5ean. Berriz bazkidetza ludotekan irailaren 14ean hasiko da, zerbitzu bertan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

kaixo
Astelehena, 07 Iraila 2020 08:28

Hizkuntz Eskola Ofizialean izen ematea irekia

Hizkuntz Eskola Ofizialean izen ematea irekia
Hizkuntz Eskola Ofizialetan matrikula epea irekita dago irailaren 1etik 28ra. Azkoitiko geletan parte hartzeko Eibarko Hizkuntz Eskola Ofizialean egin behar da matrikulazioa. Informazioa lortzeko 943.20.06.18 eta 943.20.06.48. telefono zenbakira zuzendu zaitezkete.   

kaixo
Gazteentzat etxearen alokairua ordaintzeko dirulaguntzak
Irailaren 10ean, ostegunean, bukatzen da epea gazteentzako alokairu dirulaguntzak eskatzeko epea. dirulaguntzak 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduak dira eta Azkoitia lantzen bulegoan egin daiteke. Informazio gehiagorako sakatu hemen. 

kaixo
Ostirala, 04 Iraila 2020 09:19

Irailan online hitzaldiak KZ gunean.

Irailan online hitzaldiak KZ gunean.
Iraileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da: 1. astea: 1G, 2G, 3G… Zer da?- Irailak 8, 11:00 - 11:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.- Irailak 10, 11:00 - 11:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen. 2. astea: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten

kaixo
Ostirala, 04 Iraila 2020 08:01

KZ GUNEAN aurreko zita hartu beharko da

KZ GUNEAN aurreko zita hartu beharko da
Kz gunea martxan hasia da, goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara, aurrez zita hartuz. Zita hartzeko 943.023619 telefono zenbakira 

kaixo

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

GAZTE TOUR 2023

gaztetpur2023

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra