AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

Gazteria

Gazteria

Astelehena, 15 Martxoa 2021 16:06

TREBAgazteak ikastaroak

TREBAgazteak ikastaroak
18-30 urte bitarteko gazteentzako prestakuntza da. Adimen emozionalari buruzko ikastarorako izen-ematea martxoaren 19ra arte egongo da zabalik. Izena emateko lotura honetan aurkituko duzue.

kaixo
Ostirala, 05 Martxoa 2021 11:13

Pazku Astea Gazteriatik 2021

Pazku Astea Gazteriatik 2021
Apirilaren 6etik 9era ekintzan ugari izango dira, Gazteria Zerbitzuetatik. Izen ematea martxoaren 8ean hasiko da. LUDOTEKATIK; Haur Astea 2021; Izen ematea, bazkideak martxoaren 8etik 12era eta Ez bazkideak martxoaren 15etik 18era, Gazte Zerbitzu Bulegoan TOPALEKUTIK Udaberriko ekintzak 2021: izen ematea, martxoaren 8etik 18era Gazte Zerbitzu Bulegoan.

kaixo
Asteartea, 02 Martxoa 2021 17:53

Martxoak 8, familia giroan

Martxoak 8, familia giroan
Familian, herriko txoko bat hartu eta apaintzeko asmoa dugu, Zatozte eta herria kolorez betetzera gonbidatzen zaituztegu, martxoaren 6ean 16:30etatik 19:30etara, emakume langilearen nazioarteko eguna erdigune jarrita.

kaixo
Asteazkena, 27 Urtarrila 2021 16:19

Zinetogram Baztartxon

"LAS MIL Y UNA" Clarisa Navas-en filmea ikusteko aukera izangod dugu, urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan, Baztartxon.

kaixo
Osteguna, 21 Urtarrila 2021 16:13

Haurrak eta sexualitatea, GURASOENTZAT SAIOA

Haurrak eta sexualitatea, GURASOENTZAT SAIOA
Nola bizi dute haurrek sexualitatea gaur egun? Zein da nere papera nere seme alaben sexu heziketan? Gurasoentzat saioa izango dugu ludotekan, urtarrilaren 29ean 17:30ean. Abarketatxo ludotekan.

kaixo
Asteartea, 15 Abendua 2020 18:08

Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako sarrerak

Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako sarrerak
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Amaren Intxaurrak” ikuskizunerako sarrerak ostegun honetan, abenduaren 17an, jarriko dira salgai Interneten. Entradium plataforma bidez egingo da salmenta eta sarrerak goizeko 10:00etatik aurrera erosi ahalko dira. Bi bide daude plataformara sartzeko: 1) Sartu www.azkoitia.eus/agenda loturan, joan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunera eta sakatu “Erosi sarrerak” 2) Sartu www.entradium.com eta bilaketa egin “Pirritx, Porrotx eta Marimotots”, “Baztartxo” edo “Azkoitia” idatzita. Bestela, klikatu zuzenean ondorengo lotura; https://entradium.com/eu/events/pirritx-porrotx-eta-marimotots-amaren-intxaurrak-ikuskizuna Erosketa bakoitzean gehienez sei sarrera eskuratu ahalko dira. Bi emanaldi eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Baztartxon abenduaren 23an. Lehenengoa arratsaldeko 16:00etan izango da eta bigarrena, 18:30ean. Sarrera bakoitzaren prezioa 6 euro da.      …

kaixo
Larunbata, 05 Abendua 2020 11:57

Gabonak haur eta nerabeentzat

Gabonak haur eta nerabeentzat
Gazteria sailetik ohikoa den moduan, ekintza ugari antolatu dira haur eta nerabeentzat Gabonetan. Plaza mugatuak izango dira. - NEGUNEBAI egitaraua, ludotekatik; abenduaren 28tik urtarrilaren 5era. Izen ematea; bazkideak (abenduaren 14etik 16era) Ez bazkideak (abenduaren17etik 23), Gazte Zerbitzuan. - GAZTE ASTEA egitaraua, topalekutik; abenduaren 28tik urtarrilaren 5era. Izen ematea; abendauren 18a bitartean, Gazte Zerbitzuan. TAILERRAK; - "EGIN ZURE DRONA" -DBH1-DBH4 bitartekoentzat.Abenduaren 28etik 30era. Izen ematea; abenduaren 7tik18era, Gazte Zerbitzu Bulegoan. - "ROBOTIKA" Lego, Spike, Prime. LH3-LH6. Abenduaren 28etik 30era. Izen ematea; abenduaren 7tik18era, Gazte Zerbitzu Bulegoan. IKUSKIZUNAK; Sarreren salmenta Gazte Zerbitzu Bulegoan abenduaren 14 ondoren. Ikuskizun bat 3€. Bonoa; (4 ikuskizun) 10€.…

kaixo
Ostirala, 20 Azaroa 2020 13:10

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna


kaixo
Ordenantzen Berrikuspen Teknikari lan eskaintza
Azkoitiko Udalak, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazte langabe bat kontratatuko du aldi baterako. Kontratuak LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa izango du, erakunde horrek gazteak kontratatzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdian arauturikoarekin bat. Lanpostua 12 hilabeteetarakoa izango da. Lanbidek kontratazioa gauzatuko du, eta 16-30 urte bitarteko gazteentzat izango da eskaintza.LANBIDEn izena emateko epea, 2020ko azaroaren 16tik 24ra izango da. Informazioa osatzeko hemen duzu aukera.

kaixo
Asteartea, 17 Azaroa 2020 09:21

ZAPATUTAN FAMILIAN, ludotekan.

ZAPATUTAN FAMILIAN, ludotekan.
ZAPATUTAN FAMILIAN egitasmoaren barne, azaroaren 28ean, larunbata, Jolasa eta mahai jolasei buruzko, guraso eta haurrei zuzendutako jardunaldia izango da ludotekan, Lduotekan bazkideak direnei zuzendua izango da, 16:00etatik 19:00etara. Interesatuak izena eman ludotekan.

kaixo

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

GAZTE TOUR 2023

gaztetpur2023

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra