LION eta BALLERINA (haurrentzat) filmeak, ohiko ordutegietan, Baztartxon.
Martxoak 8 dela eta, Artxamendi topalekutik lanketa berezia egingo dugu herriko emakume esanguratsuei buruz. Proposamenak jasotzeko astero arlo ezberdineko emakumeen izenak proposatzea beharko genuke. Esanguratsua den horren izena, Elkargune sarreran jarri dugun panelean, jartzera gonbidatzen zaituztegu, aste honetan kirol arlokoa, hurrengoan kultur arlokoa, e.a.
ESKERRIK ASKO PARTEHARTZAILE GUZTIEI.
Otsailaren 12ean, ate irekiak, 11:00etan familia interesatuentzat eta 16:00etan interesa duen edonorentzat. Izen ematea; 637 705 720.
Martxoak 8a dela eta I.go ADIERAZPEN LEHIAKETA antolatu da Artxamenditik, DBH1etik Batxiler 2ra bitarteko gazteei zuzenduta. Parte hartzeko epea; otsailak 24.
HARTZ & SEIURTE taldearen kontzertua, otsailaren 10ean, ostirala, 22:30ean Matadeixen.
GOAZEN antzezlana, martxoaren 17ean, 18:00etan eta 20:00etan, Baztartxon. Sarrerak salgai, otsailaren 6ean, astelehena, 18:00etatik 19:30etara Baztartxo bertan.
LOS DEL TUNEL filmea asteburu honetan, Baztartxo ohiko ordutegietan.
Gipuzkoako herriarteko bertso mugimendua bultzatzeko asmoz, Gipuzkoako herriartekoa martxan izango da otsailaren 3tik maiatzaren 27a bitartean. Bertan parte hartuko duten gazteak Azkoitia, Lasarte eta Zarauzkoak izango dira. 1.go emanaldia Azkoitiko Zurt tabernan izango da, otsailaren 3ean, ostiralean, 22:30ean.
"DESOXIRRIBONUKLEIKOA" komedia zientifiko musikala ikusgai larunbatean, otsailak 4, 22:00etan Baztartxo aretoan.
"2384, Nork Nahi Du Bizi Betirako"antzerki musikala, otsailaren 5ean hasita martxoaren 11a bitartean emanaldi ezberdinak, Floreagan, Baztartxon eta Deuston. Sarrerak salgai Floreaga ikastetxeko idazkaritzan 3€etan.
HESIAN + GUDA DANTZA taldeen kontzertua, otsailaren 11ean 23:00etan, San Agustin ulturgunean.
MALMÖ antzezlana, otsailaren 17ean, 22:00etan, San Agustin Kulturgunean
Datorren asteazkenean, otsailaren 1ean, egingo da XXXV. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa izango da Udaletxeko udalbatza aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Lan poltsa ezberdinen prozedura martxan dago. Administrazio Goi mailako kidegoa, G.M.T. kidegoa; Zuzenbidean lizentziatu aukera. G. M. T. kideoa; Atxibozain, Liburuzain eta Dokumentazioa Eskala (3.H.E), G.M.T. kideoa; osasun publikoa Eskala (3. H.E), Orientatzailea (lanekoa), Administrari kidegoa (2.H.E), Enpresako medikoa.Izen ematea; otsailaren 3a arte.
Euskadiko Gazteria arloak, auzolandegiak zabaltzeko kartel lehiaketa abian jarri du. Argazkiak, marrazkiak, colageak, e.a. entregatu ahal dira otsailaren 20a baino lehen. Irudia eta leloa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali beharko da.